Zubietako udal ordezkariak izendatu ditu Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 6a

Plenoan erabaki beharko dute zein izanen den alkate eta zein zinegotziak

Joan den urteko abenduaren 9an egin ziren egin ziren hauteskunde berezietan zubietarrek herria gobernatzea nahiko lukete herritarrak aukeratu zituzten. Orduan botatuena Fermin Etxekolonea izan zen, baina honek ezezkoa erran, eta bigarren botatuena izan zen Patxiku Mitxelena proposatu zioten. Hori, ordea, plenoan erabakiko dute Zubietan. Izan ere, Nafarroako Gobernuak herritarrek proposatutako ordezkariak onartu ditu, eta orain plenoari dagokio bakoitzari zein kargu dagokion erabakitzea. Hauek dira ordezkariak: Fermin Etxekolonea Urriza, Patxiku MItxelena Zelaieta, Linoi Elizalde Loiarte, Mikel Telletxea Santesteban, Ines Gereka Zelaia, Gorka Fuentes Mugika eta Periko Santesteban Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun