Senior kategoriako elite eta bigarren mailan, jubenil mailan eta kadete mailan bezalaxe, Erreka elkartearen bosgarren eskuz binakako txapelketan, infantil mailako finala ere erabaki da aste hondar honetan. Igande goizean jokatu zituzten finalerdiak Doneztebeko pilotalekuan. Lehenbiziko partidan, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko Murgiondok eta Lasak 18 eta 14 irabazi zieten Burlatako Zugarraldeko Agirre I eta Goñiri. Bigarren finalerdian, berriz, Oiartzungo Oiarpe elkarteko Sarasti eta Basasorok 18 eta 7 irabazi zieten Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko Ansotegi eta Lopez Zubiriari. Honela, martxoaren 8ko infantil mailako finalean hitzordua izanen dute Murgiondo eta Lasak eta Sarasti eta Basasorok.
Alebin eta Benjamin mailako finalerdiak erabakiak
Alebin eta benjamin mailako kanporaketak koxka bat gibelerago daude txapelketa honetan. Honela, Doneztebeko frontoian final laurdenak jokatu ziren igandean. Alebin mailan, Zugarraldeko Noval eta Larunbek 18 eta 8 irabazi zieten Oiarpeko Salaberria eta Azpirozi. Zugarraldeko Eransus eta Orriok 18 eta 3 irabazi zieten Hondarribiko Zubizarreta eta Arizmendiri; Zugarraldeko Arano I eta Sarasak 18 eta 15 irabazi zieten Tolosako Iturbe eta Peñari eta Leitzako Aurrerako Eskudero eta Igartuak 18 eta 9 irabazi zieten Arrasateko Garate eta Arrizabalagari. Benjamin mailako final laurdenetan, Zugarraldeko Eskiroz eta Agirre II.ak 18 eta 5 irabazi zieten Errekako Narbarte eta Garciari; Irungo Kurpil Kirolak elkarteko Pagola eta Zeliguetak 18 eta 12 irabazi zieten Uharteko Elizalde eta Etxegiari; Arrasateko Murua eta Moron II.ak 18 eta 16 irabazi zieten Billabonako Bearzana pilota elkarteko Aizpurua eta Lizartzari eta Zugarraldeko Arano II.ak eta Mugirol 18 eta 9 irabazi zieten Irungo Kurpil Kirolakeko Sagarzazu eta Agerralderi.
Finalerdiak otsailaren 10ean Donezteben
Gauzak honela, igande honetan, otsailaren 10ean, goizeko 9:30etik aitzinera jokatuko dira Donezteben benjamin eta alebin mailako finalerdiak. Lehenik, benjamin mailan, Eskiroz eta Agirre II, Pagola eta Zeliguetaren kontra eta gero, Murua eta Moron II, Arano II eta Mugiroren kontra. Alebin mailako finalerdiak jokatuko dira gero: Noval eta Larunbe, Eransus eta Orrioren kontra lehenik eta Arano I eta Sarasa, Eskudero eta Igartuaren kontra, azkenik.