Inauterien ondorioz, eskualdeko hainbat kirol taldek atsedena zuten asteburu honetan, baina bertze batzuk jardunaldia jokatu dute. Azpimarratzekoa, futbolean, Baztanen garaipena. Igoera fasean lau partidu jokatu eta lauak irabazi ditu eta Preferenterako bidean sendo ageri da. Kategoria horretan, Leitzako Aurrerak garaipena lortu zuen etxetik kanpo. Eskubaloian, emakumeen Magna BKT taldeak eman zuen berri txarra, Tenerifera egindako bidaiatik hutsean bueltatu eta lidergoa galdu baitu. Hauek izan dira emaitza guziak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferenten
Avance Ezkabarte 0 – Aurrera 2 (Urkiagaren golak).
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, igoera fasean
Baztan 4 (Borja Arraztoa, Mota, Asier Lizarza eta Larregiren golak) – Gazte Berriak 1.
Neska kadeteak, Futbol7ko bigarren faseko lehen partidan
Beti Gazte 8 – Amigó 1.
Nafarroako infantilen lehen mailan 1-8 postuetarako fasean
Doneztebe 0 – C.N Pamplona 5.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailako igoera fasean
Pub J&C 1 - Gure Txokoa 8.
ESKUBALOIA
Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
C.B. Salud Tenerife 31 - Magna BKT 24.
SASKIBALOIA
Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak 30 – Teresianas 32.
Preinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 12 – Huerto A 15.
Minibasket mixto
Toki-Ona Bortziriak 57 – Netto Alsasua B 32.
Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 26 – S.Juan de la Cadena Navarro Villoslada 36.