Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, bi egunez erabat moztuko da N-121A errepidea, Bera eta Endarlatsa artean, leherketak egin behar direlako. Lehendabiziko mozketa asteazkenean, otsailaren 6an eginen da, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, 70,5 kilometro inguruan. Ortziralean, otsailaren 8an ere, leku berean eta ordutegi berean, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, erabat itxiko da bidea.
Txandaka emanen dute bidea zenbait zatitan
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8etatik arratsaldeko 7etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.