Joan den larunbatean hasi zen Laxoa Elkarteak bederatzigarren urtez antolatu duen Paxaka txapelketa. Aurten bederatzi hirukotek eman dute izena, horietatik sei Iruritakoak. Doneztebe eta Oitzek talde bana plazaratuko dute eta Lapurdiko ordezkaritza Ipar Izar taldeak beteko du.
Taldeak bi multzotan banatu dira eta hasierako ligaxkaren ondotik, multzo bakoitzeko bi onenek finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 23an eta finala eta hirugarren posturako lehia martxoaren 1ean jokatuko dira Iruritan.
A multzoan Doneztebe (Jesus Mari Mitxeltorena, Josu Juanena eta Eduardo Oiartzabal), Irurita A (Iñaki Etxandi, Mikel Ballarena eta Andres Elizaintzin), Irurita B (Oskar Urrutia, Igor Urrutia eta Mitxel Etxenike), Irurita D (Joseba Urtasun, Martin Alfaro eta Cesar Sarratea) eta Irurita F (Carlos Goikoetxea, Xabier Bazterrika eta Xabi Barberena) ariko dira.
B multzoan, Irurita C (Miguel Bidegain, Iñaki Zabaleta eta Jesus Etxenike), Irurita E (Xabier Ripa, Guillermo Etxenike eta Cesar Iñarrea), Ipar Izar (Cristian Mendiburu, Harri Idoate eta Iñaki Mendiola) eta Oitz (Ugutz Zelaieta, Iker Bereau eta Jose Agustin Mindegia) ariko dira.