Adin Ederra elkartea

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Adin Ederra lehengo gazteen batasunak hiru hamarkada beteko ditu primaderan. Berriki, Pierre Le Nue hautatu dute elkarte honetako presidentea. Jeanne Bereauk tokia utzi dio orain arte presidentaordea izan denari.

Gaur egun, 145 lagun biltzen ditu elkarte honek. Gan den urtean bezala, aurten ere ateraldiak egitea espero dute. Azken bilkuran, elkartekideek ezin izan zuten samina gorde berriki Mayie Hirigoyen laguna zendu baita. Denek gogoan dute laguntza haundia ematen zuela, krakadak prestatzeko, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun