Inauteriei buruz Beñat Zintzo Garmendiak egin duen erakusketa ikusgai izanen da gure herrian

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Adin Ederra elkarteak 30 urte beteko ditu buruzagi berri batekin

Inauterien kari, programa aberatsa prestatu dute herriko elkarteek eta Herriko Etxeko animazio arduradunek. Hala nola, Beñat Zintzo Garmendia inauterietan adituak apailatu duen erakusketa herrian ikusgai izanen da. Bertzalde, inauteriei buruzko bi hitzaldi eskainiko ditu, bat ikasleei zuzendua eta bertzea denei irekia. Otsailaren 15ean eginen da, ortziralarekin, 18:30ean Saint-Christophe laborantza ikastegian. Otsailaren 9an, gazteak etxez etxe ibiliko dira Amotzen, Olhan eta Urgurin, eta otsailaren 16an, Ibarrun eta Hergarai bisitatuko dituzte. Otsailaren 22an, herriko ikasleek San Pantzar iratzarriko dute eta maskaradak eginen dituzte.

Biharamunean, inauterien egun nagusia izanen da, gosariarekin eta karrika nagusian eginen den etxez etxe ohiturarekin. Arratsaldean, San Pantzar lagunaren epaiketa eta erretzea eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun