Duela urte batzuk Xabi Berruet herriko gaztea argazkilaritzan hasi zen aisialdi gisa. Orain arte bi arlotan aritu da batez ere, ikuspegi eta kontzertuetako argazkiekin. Bigarren horrekin erakusketa prestatu du bertze lau lagunekin, eta ikusgai egonen da Miarritzeko Atabal gelan, otsailaren 1etik apirilaren 5a arte.