Aitzineko Ttipi-Ttaparen ale batean «betiko zikiro-jatezale» baten berri ematen genuen (Elizondoko Felipe Santamaria); eta orain bertze baten berri eman behar dugu, baina berri txarra dugu oraingo honetan: Martin Ttiki hil zaigula. Martin Aizpurua zuen izena baina denek Martin Ttiki bezala ezagutzen genuen (batere ttikia ez zelako hain juxtu). Itziarkoa zen eta 40 bat urte zituen zikiro-jatera etortzen. Gizon gozo eta prestua izateagatik gure herrian oroitzapen ona utzi du. Urtarrilaren 28an bere hautsak herrira ekarri, eta lezean barreiatu zituzten. Zauden tokian zaudela ere, ongi izan Martin Ttiki.