Nafarroako Gobernuaren Tokiko azpiegituretara bideratutako planaren barrenean, 56.122 euroko laguntza onartu du Nafarroako Gobernuak Zugarramurdirako. Diru horrekin 29 farol artistiko paratuko dira, eta horrekin batera, egin beharreko argiteri sarea berrituko da. Lanen inbertsioa 80.175 eurokoa da.