Malerreka-Leitzaldearen kontra pilota apostua

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

TTIPI TTAPA

Mandriladorako langile batzuk urteko azken afarian apustua egin zuten. Desafioan hiru biren kontra aritzekoak ziren, eskuz eskuzko pilotan, bi aresoar eta leitzarra, SaldiAsko eta EzkurrAko baten kontra. Hasieran Aresoko plazan jokatu behar zuten baina goiz horretan egin zuen izotzarekin hezetasun handia zegoela eta, Leitzako frontoira joan ziren. Emaitza 22 eta 18koa izan zen, Malerrekakoak garaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun