Inguruko erreketan amoarrain arrantza debekatu dezakete

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Oraindik erabaki ez bada ere, horixe da Nafarroako Gobernuak bertako errekean amoarrain kopuruaren gainbehera gelditzeko pentsatu duen neurrietako bat. Hala nola, erreken zaintzea handitzea, habitataren hobetzea, debekualdien arautzea, Bidasoa errekan bertako amoarrainarekin errepoblatzea, arrantzatu daitezkeen espezie kopurua handitzea eta izokin arrantzarekin lotutako ekimenak. Errekak zaintzeko, akordioak sinatuko dira arrantzale elkarteekin, zaintza lanak egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun