Saharar herriari laguntza

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Baztan, Bortziriak eta Malerrekan martxan jarritako kanpainarekin bat eginez, Iturengo eskolan ere Saharara eramateko janari bilketa egin da. Azken urteetan bezala, herriko haurrek beraien laguntza eman dute janari ezberdinak bilduz. Lerro hauen bidez, eskerrik asko denei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun