Nafarroako Bertsolari Txapelketako 2.saioa herrian jokatuko da otsailaren 9an

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Arituko diren 6 bertsolarien artean Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu daude

Heldu den ortziralean, otsailak 8, hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 37. edizioa eta txapelketari emateko bi kanporaketa jokatuko dira. Lehena Leitzan jokatuko da, egun horretan, eta bigarrena, herrian, biharamunean, otsailaren 9an. Leitzan egin bezala, sei bertsolari lehiatuko dira Iturenen ere eta tartean bi herritar: Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu. Horiekin batera, Ander Fuentes zubietarra, Xabier Terreros lesakarra, Garazi Taberna beratarra eta Xabier Legarreta aranoarra arituko dira bertsotan. Bi kanporaketetan puntuaziorik altuena jasotzen dutenak txapelketan aitzinera segitzeko aukera izanen dute, eta finalaurrekoetan ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun