Oizko ur depositu berrirako dirulaguntza

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Nafarroako Gobernuak 54.556 euroko dirulaguntza onartu du Oizko ur deposituko lanak egiteko, harat joateko bidea hobetzeko eta iturburutik banaketa sarerako tubo berriak sartzeko. Inbertsioa 168.926 eurokoa izanen da. Ur depositu berriak 210 metro kubiko izanen ditu, 40 zentimetroko lodiera izanen duten paretak eta bi zati berdinetan banatuko da. Depositura joateko bideari dagokionean, oraingoa hobetu eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun