Sutea Eratsungo Apeztibehian

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Suak ez du etenik eta eskualdean bat baino gehiago dira denbora laburrean suteak kaltetu dituen etxeak. Azkena Eratsunen. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, urtarrilaren 21eko goizean, Apeztibehia etxeko sabaia eta teilatuaren zati bat kiskali ziren. Azken solairuan koltxoiak, altzariak, arropak zein baxerak zeuden eta guztiak bereganatu zituen suak. Baina hori ez aski eta bertze susto bat ere eraman zuten etxekoek. Sua zabaldu zen momentuan azken solairuko balkoian Juana Bendoiro etxeko emakume bat arropak hedatzen ari zen, eta handik atera ezinik gelditu zen. Azkenean, bizilagunek erreskatatu behar izan zuten. Kalte materialak nabarmenak izan arren, sutea gertatu zen momentuan etxean zeuden Juana eta bere anaia Jose Benjamin onik atera ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun