Datorren otsailaren 11tik 15era, 18:30etik 20:00etara, lehenengo urratseko orientazio ikastaroa izango da Ulibeltzak Elkartean. Irakaslea Jose Ignazio Murua izanen da eta ikastaroan izena ematen duen bakoitzak ondoko materiala eraman beharko du: transportadorea, erregela, iparrorratza, lapitza eta goma. Izena Itturburun, Fondan edo Ariztigain kanpalekuan jarriko diren zerrendetan eman beharko da, otsailaren 10a baino lehen.