Eskolako jangela martxan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Hilabetetan harat eta honat ibili ostean, Udala, Enplegu Bulegoa, Nafarroako Kutxa eta Guraso Elkartearen laguntzarekin, urtarrilaren 7an eskolako jangela martxan jarri zen. Beheko eskolako goiko solairuan konponketa batzuk egin ziren eta bertan jarri dira sukaldea eta jangela. Momentuz, 13 haur joaten dira bertara bazkaltzera, baina datorren irailetik aitzinera, hau da, ikasturte berria hastearekin batera, haur gehiagok izena emago dutela espero da. Hala ere, egunero joaten diren haurrez gain, nahi duenak tarteka ere eraman ditzakete beren seme-alabak. Horretarako aitzineko egunean, jangelako sukaldaria den Rakel Urtxegiri abisatzea nahikoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun