Amaia Arretxea izendatu dute eskolako Guraso Elkarteko lehendakari

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

13 haurrekin eskolako jangela irekita dago urtarrilaren 7az geroztik

Joan den urtarrilaren 21ean, Sunbillako eskolako gurasoek bilera egin zuten. Bilera horretan, datozen bi urteetarako zuzendaritza batzorde berria aukeratu zen. Ordurartekoek karguak utzi eta honela banatu dira lanak: lehendakaria Amaia Arretxea izanen da; lehendakariordea Koro Zelaieta; idazkaria Idoia Zugarramurdi; bokalak Aitziber Marizkurrena eta Jaione Otxandorena. Heldu diren bi urteetan, Guraso Elkarteko kide berriek eskolako gaiez gain, Olentzero, Errege kabalgata, inauterietako haurren karroza eta joan den urtarrilaren 7an martxan jarritako eskolako jangelaren ardurak hartu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun