Urte aunitzen ondotik joan den larunbatean itxi zen Landaburua denda

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Mari Loli eta Jesus Mari Danboriena anai-arrebak jubilatu egin dira

Joan den astean itxi zituzten Mari Loli eta Jesus Mari Danboriena anai-arrebek Landaburuko ateak. Bizi osoko lanaren ondotik, jubilatzeko tenorea ailegatu zaie eta, horrekin batera, denda betiko itxi dute. «Jaio garenetik ezagutu dugu denda. Amatxi Frantxixkarena zen lehenbizi, amak hartu zuen Gerra denboran, eta guk segitu dugu erreleboa azken urteetan», erran digute. «Gustura aritu gara lanean. Erosle fijoak izan ditugu, eta inoiz ez dugu arazorik izan». Etxalar bezalako herri ttikietan geroz eta komertzio guttiago dagoela ikusiz, pena da Landaburua ixtea. Bi denda bakarrik gelditzen zaizkigu orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun