N-121A errepidea erabat itxiko da astearte, asteazken eta ortziral eguerdian

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 28a

Leherketak eginen dira Bera eta Endarlatsa artean

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, hiru egunez erabat moztuko da N-121A errepidea, Bera eta Endarlatsa artean, leherketak egin behar direlako. Lehendabiziko mozketa asteartean, ilbeltzaren 29an eginen da, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, 70garren kilometro inguruan. Asteazkenean, ilbeltzaren 30ean ere, leku berean eta ordutegi berean, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, erabat itxiko da bidea. Ortziralean, otsailaren 1ean ere, eguerdiko 12:00tatik 14:00etara erabat itxiko da N-121 errepidea. Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8etatik arratsaldeko 7etara.

Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea.

Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun