Errekako pilota txapelketan infantil, kadete eta jubenil mailako partidak jokatu ziren igandean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 22a

Asteazken honetan, senior elite eta bigarren mailako final laurdenak jokatuko dira Donezteben eta Beran

Erreka elkarteak bosgarren aldiz antolatutako eskuz binakako txapelketako partidak jokatu dira igande honetan kategoria ezberdinetan. Jubenil eta kadete mailan, final erdietarako protagonistak erabaki ziren, fiinal laurdenetako kanporaketa jokatu baitzen. Honela, jubenil mailan, Uharteko Kortabarria eta Garciak 18 etya 10 irabazi zieten Txarutako Oier Bereau eta Mikel Mindegiari. Jon Jaunarena leitzarrak eta Arbizuko Bergerak 18 eta 5 irabazi zieten Zumarragako Aleman eta Quinari. Sutegiko Etxeberria eta Araña zuzenean finalerdietarako sailkatu ziren, Txarutako Unai Madariaga eta Errekako Ugutz Zelaieta ez baitziren partidara aurkeztu. Umore Onako Oier Apezetxeak eta Txarutako Xabier Madariagak, azkenik, 18 eta 4 irabazi zieten Añorgako Perez eta Lujanbiori.

Kadete mailan, Zugarraldeko Loban eta Arrizabalagak 18 eta 11 irabazi zieten Irurtzungo Olias eta Jakari. Txarutako Oronoz eta Juanenak 18 eta 8 irabazi zieten Errekako Gaizka Bendoiro eta Iban Zestauri. Txarutako Antton Jauregik eta Mikel Kampok 18 eta 10 irabazi zieten Irurtzungo Gaztañaga eta Berazari eta Zugarraldeko Iribarren eta Etxamendik 18 eta 13 irabazi zieten Hondarribiako Gaztelumendi eta Belokiri.

Infantilen lehen kanporaketa

Infantil mailako lehen kanporaketa, final zortzirenak, jokatu ziren Legasan honako emaitza hauekin: Zugarraldeko Agirre I eta Goñik 18 eta 8 irabazi zieten, Sutegiko Baradilla eta Martinez-i. Uharteko Yoldi eta De la Fuentek 18 eta 10 irabazi zieten Sutegiko Gastaminza II eta Lorea I.ari. Etxarri Aranazko Murgiondo eta Lasak 18 eta 8 irabazi zieten Zugarraldeko Iturbide eta Berrogiri. Añorgako Etxegoien eta Cristobalek 18 eta 12 irabazi zieten Ugalde eta Imaz oiartzuarrei. Zugarraldeko Alduntzin eta Fernandezek 18 eta 10 irabazi zieten Aurrerako Ibai Gil eta Jon Iparragirreri. Oiartzungo Sarasti eta Basasorok 18 eta 1 irabazi zieten Sutegiko Gorospe eta Agirreri. Etxarri Aranazko Ansotegik eta Lopez Zubiriak 18 eta 5 irabazi zieten Arrasateko Arregi eta Urrutiari eta Txarutako Ibai Juanena eta Iban Indak 18 eta 5 irabazi zieten Zugarraldeko Zuñiga eta Garridori.

Senior mailetako final laurdenak asteazkenean

Asteazken honetan, ilbeltzaren 23an, jokatuko dira elite eta bigarren mailako senior kategorietako final laurdenak. Elite mailakoak Donezteben ariko dira, 17:30etik aitzinera: Bergarako Muguruza eta Txarutako Elizalde, Aurrera Saiazeko Baez II eta Lopetegiren kontra ariko dira; Aurrera Saiazkeo Aspe eta Huarte, Moloro Irigoien lesakarraren eta Unai Iparragirre leitzarraren kontra ariko dira; Gure Txokoako Zerezo eta Uharte, Aurrera Saiazeko Renobales eta Galarragaren kontra eta Zugarraldeko bi bikoteren arteko lehian, Unai Arraztoa eta Landiribar, Lazkoz eta Gironesen kontra ariko dira.

Bigarren mailako senior kategoriakoak Beran ariko dira, 17:30etik aitzinera. Errekako Otxoa eta Baleztena, San Migueleko Zufiaurre eta Oberenako Antxoren kontra ariko dira; Errekako Imanol Mitxelenak eta Unai Urrutiak, Usurbilgo Huizi eta Landa izanen dituzte arerio. Arrasateko Dominguez eta Uribarren, Errekako Aritz Anguita eta Joseba Madariagarekin lehiatuko dira eta Zugarraldeko Txorraut eta Soroa, Irurtzungo Armendariz eta Galartzaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun