Eskualdeak 26.389 bizilagun zituen 2007ko urte hasieran

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 21a

Urtebete lehenago baino 9 guttiago

Ttipi-Ttapa aldizkariak Nafarroan hartzen duen eskualdeak bederatzi bizilagun galdu zituen 2006garren urtean, Nafarroako Estatistika Institutuak berriki argitara eman dituen datuen arabera. Zehazki, Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka, Sunbilla, Urdazubi eta Zugarramurdin 26.398 bizilagun zeuden 2006ko urtarrilaren 1ean eta 26.389 urtebete beranduago, 2007ko urteberri egunean.

Baztanen 20 gehiago

Baztanen bizilagun kopuruak 20 lagunetan goiti egin zuen urte horretan, 1.827tik 7.847ra.
Bertizaranak, aldiz, 14 bizilagun galdu zituen, 676tik 662ra jautsi baitzen.

Bortzirietan 15 guttiago

Bortzirietan ere 15 bizilagun guttiago zeuden, baina herrien arabera, badira gorabehera batzuk; honela, Bera izan da biztanle gehien galdu zituena, 43, 3.727 izatetik 3.684 izatera pasatu baitzen; Arantzak ere 9 bizilagun galdu ditu, 657tik 648ra pasatuz eta Igantzik bat guttiago zuen, 607tik 606 pasatuta. Lesakak, aldiz, 34 bizilagun irabazi zituen eta 2.736tik 2.770ra pasatu zen eta Etxalarrek ere bi bizilagun irabazi zituen, 800eko muga gainditzeko aski; 799 bizilagunetik 801era pasatu zen.

Malerrekan 4.000 bizilaguneko muga gainditu dute

Malerrekan ere goiti egin du bizilagun kopuruak eta 4.000 bizilagunetik pasatu da. 2006garren urte hasieran 3.987 bizilagun zituen eta urtebete beranduago, 4.016, beraz, 29 gehiago. Hemen ere herrika hainbat gorabehera badira. Beintza-Labaienen berdin-berdin zeuden, 258 bizilagunekin; Donamariak 6 bizilagun irabazi zituen, 414tik 420ra pasatuz; Doneztebek ere igoera nabarmena izan zuen eta 1.500 bizilaguneko muga gainditu zuen. 1.494 izatetik 1.522 izatera pasatu zen, 28 biztanle irabaziz; Elgorriagan 7 bizilagun galdu zituzten, 226tik 219ra pasatuz; Eratsunen ere 4 bizilagun galdu zituzten, 172tik 168ra pasatuta eta Ezkurran 7 bizilagun guttiago zuten, 193tik 186ra pasatuta; Iturenek 4 biztanle guttiago zituen, 481etik 477ra pasatuta; Oitzek 4 biztanle gehiago zituen, 150etik 154ra pasatuta; Saldiasek kopurua mantendu zuen, 120 bizilagun; Urrotzek bizilagun bat gehiago zuen, 182tik 183ra pasatuta eta Zubietak igoera handia izan zuen, 12 bizilagun gehiago eta 300 biztanleko muga gainditu zuen, 297tik 309ra pasatuz.

Sunbilla, Urdazubi eta Zugarramurdi

Sunbillan kopurua ez zen aldatu eta 662 bizilagun zituzten. Urdazubin 11 bizilagun galdu zituzten, 359tik 348ra jautsiz eta Zugarramurdin 3 irabazi, 223tik 226ra pasatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun