Baztan, Oitz eta Zugarramurdin egin beharreko azpiegitura lanetarako 1.973.645 euroko inbertsioa egitea onartu du Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioak. Lan hauek, Toki Azpiegitura Planaren barrenean sartuak daude eta Nafarroako Gobernuak osotara 1.154.934 euroko dirulaguntza emanen du.
Baztanen hainbat lan
Almandozen, herriguneko ur-hornidura eta saneamendu sareak berritzen 171.264 euroko inbertsioa eginen da eta Nafarroako Gobernuak 103.349 euroko dirulaguntza emanen du. Altxatuko diren karrikak ere zolaberrituko dira eta elizarako eskaileretan harlauzak jarriko dira. Horretarako 109,870 euroko inbertsioa egin beharko da eta dirulaguntza 70.563 eurokoa izanen da. Arizkungo herriguneko sareen berritze eta zolaberritze lanen hirugarren fasean 208.670 euroko inbertsioa eginen da eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza 97.954 eurokoa da. Ondotik eginen den karriken pabimentaziorako 374.091 euroko inbertsioa egin beharko da eta Iruñetik ailegatuko den laguntza 261.863 eurokoa da. Azkenik, Arizkungo zeharbidea zolaberritzeko ere 148.119 euroko inbertsioa eginen da, 86.144 euroko subentzioarekin. Elizondoko Herriko Etxearen teilatua eta aitzinaldea moldatzen 121.304 euroko inbertsioa eginen da eta dirulaguntza 84.913 eurokoa da. 775 metro koadroan teilak eta eurirako tuboak aldatuko dira eta aitzinaldeari dagokionez, are-zorrotadekin garbitu eta pintayu eginen da. Erratzun, herrigunea hornitzeko argindarraren transformazio zentroa eraikiko da. 167.271 euroko inbertsio batean, Nafarroako Gobernuak erdia subentzionatuko du, 83.635 eurorekin. Oronozen, herriguneko saneamendu sarearen zati bat berrituko da. 423.955 euroko inbertsioa egin beharko da eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza 255.835 eurokoa da. Ur-hornidura sarearen zati bat berrituko da eta ur-zikinen saneamendu sarea kasik berritik eginen da, biak berezi ahal izateko. Zola altxatuko den lekuetan zola berrituko da. Gainera, Balleko Udalak bere gain hartuko ditu herriko zeharbidea moldatzeko lanak, baita argiteria eta gas sareenak ere.
Ur biltegi berria Oitzen
Oitzen, 210 metro kubiko izanen dituen ur biltegi berria eta bertaraino doan bidea eginen dira. Modu berean, iturritik banaketa sarera bitarteko tubo berriak sartuko dira. Inbertsioa 168.926 eurokoa izanen da eta Nafarroako Gobernuaren laguntza 54.556 eurokoa.
29 farol Zugarramurdin
Zugarramurdin, azkenik, 29 farol artistiko paratuko dira eta horrekin batera egin beharreko argiteri sarea. Lanen inbertsioa 880.175 eurokoa da eta Nafarroako Gobernutik ailegatuko den dirulaguntza 56.122 eurokoa.