Sahararen aldeko janari bilketa kanpaina eginen da aste honetan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Aste honetan, urtarrilaren 14tik 18ra, eskualdean sahararrei laguntzeko janari bilketa burutuko da. Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararrek dituzten janari murrizketak arintzeko, ahal den neurrian janariak heleraztea da bilketa honen helburua. Elkartasun ekintza honetarako guztion parte-hartzea beharrezkoa da, beraz guretzat gutxi dena haientzat aunitz dela gogoratuz, janari bilketako txokoetara gerturatzeko deialdia egiten ddu Saharar Herriaren aldeko Elkartasun taldeak.

Beharrezko dituzten janariak honako hauek dira eta komeni da aipatutakoak bakarrik ekartzea: azukrea, arroza, dilistak, ilarrak (zuriak eta gorriak), garbantzuak, olioa (plastikozko ontzietan) eta sardina eta atun latak.

Bortzirietako bilketa tokiak honako hauek izanen dira: Lesakan, Irain Estola, Tantirumairu Ikastola, Okindegia eta Herriko Etxean; Igantzin, Arantzan eta Etxalarren eskoletan eta Beran, Ricardo Baroja Ikastetxea, Toki-Ona Ikastetxea eta Labiaga Ikastolan.

Baztanen ere aste honetan, urtarrilaren 14tik 18ra egiten ahal da, Udaletxeko bajeran. Ordutegia, goizeko 10:30etik eguerdiko 1:30era eta arratsaldeko 4etatik arratseko 8etara.

Donezteben ere aste honetan eginen da, Telletxeako lokal zaharrean, denda berriaren parean, goizeko 10:30etik eguerdiko 1:30era eta arratsaldeko 5etatik arratseko 8etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun