Joan den urtarrilaren 9an abiatuko zen Erreka elkarteak seigarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketa. Doneztebe eta Berako pilotalekuetan, bigarren mailako senior kategoriako final zortzirenetako kanporaketa jokatuz hasi zen aurtengo edizioa. Bigarren mailako seniorren ondotik, jubenil eta kadete mailako pilotariek hasi ziren joan den igandean, urtarrilaren 13an. Kadete mailako final zortzireneko partidak, berriz, Legasako pilotalekuan jokatuko ziren, egun berean.
Elite mailako seniorrak asteazken honetan, urtarrilaren 16an, jokatzekoak dituzte lehen jardunaldiak Donezteben eta Beran; Infantil mailako txapelketa urtarrilaren 20an abiatuko da Legasan eta alebin eta benjamin mailakoak urtarrilaren 27an Legasan eta Urrotzen.
Kategoria ezberdinak egun diferentetan hasi arren, finalak egun berean, martxoak 8, jokatuko dira, goiz eta arratsaldez, Donezteben..