82 pilotarirekin bukatu da Baztango pilota txapelketaren XXVI. edizioa

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Finalak abenduaren 22an jokatu ziren Elizondon

Baztango 26. Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren abenduaren 22an Elizondoko pilotalekuan. Guztira 82 pilotarik parte hartu zuten, umeen mailatik hasi eta gazteen mailara bitarte eta finalari dagokionean hauek izan ziren emaitzak.
Umeak B mailan, Ander Jaurena eta Ibon Irazokik 18 eta 17 irabazi zieten David Suarez eta Pello Oskozi.
Umeak A mailan, Julen Larretxea eta Iker Espelosinentzat izan zen garaipena, Andoni Gaskue eta Pello Etxeberriari 18 eta 14 irabazita. Kimuak A mailan, Iñaki Irazoki eta Mattin Asiain bikoteak 18 eta 7 garaitu zuten Imanol Azpiroz eta Sergio oskoz bikotea.
Kimuak A mailan Beñat Etxekolonea eta Iñaki Azpirozek 18 eta 14 irabazi zieten Pello Arretxea eta David Albiasuri.
Haurren mailan, Xabier Apezetxea eta Arkaitz Untxalok 7rekin utzi zituzten Ugaitz Elizalde eta Iban Inda.
Kadeteetan, Irail Zestau eta Joseba Arizmendirentzat izan zen garaipena, 18 eta 9 irabazi baitzieten Mattin Apezetxea eta Joseba Apeztegiari.
Gazteen mailan, azkenik, buruz buru aritu ziren Imanol Goienetxe igantziarra eta Oier Bereau iturendarra. Azken honek 18 eta 17 irabazi zion Goienetxeri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun