Lander eta Endika Nafarroako txapeldun

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

TTIPI TTAPA

Abenduaren 29an jokatu ziren afizionatuen mailako Nafarroako Erremonte Txapelketako azken partidak eta honetan ere txapela Malerrekara etorri zen. Endika Urrutia saldiastarrak eta Lander Erkizia doneztebarrak 40-34 irabazi zieten Doneztebeko Paskual Bertiz eta Xabi Bengoetxea arraioztarrari. Hirugarren eta laugarren postuak, berriz, Abel Domingez (Saldias) eta Aritz (Iruñea) bikotearentzat eta Oskar Urrutia (Saldias) eta Josu Baleztena (Eratsun) bikotearentzat izan ziren, hurrenez hurren. 40-33 irabazi zuten Abelek eta Aritzek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun