Bi zerrenda lehiatuko dira heldu den martxoko hauteskundeetan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Lehen itzulia martxoaren 9an eginen da eta bigarrena 16an

Battit Laborde eta Jean Aniotzbehere izanen dira heldu den martxoko hauteskundeetarako zerrendaburuak. Lehen itzulia martxoaren 9an eginen da, eta bigarrena ondoko igandean, martxoaren 16an. Hemeretzi laguneko zerrenda aurkezteko otsailaren 22a bitarte izanen dute, eta kanpaina hiru egun beranduago hasiko da.

Azkenekoetan bezala, bi zerrenden arteko nahasketa egiten ahalko da herriak 2.500 biztanle baino guttiago baititu. Lehenbiziko itzulian bozkatu dutenen erdia baino boz gehiago eskuratzen dituztenek zuzenean hautetsiak izanen dira, gaineratikoek bigarren itzulira joan beharko dute, eta orduan boz gehienak eskuratzen dituztenak pasatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun