Akelarrea eskainiko dute otsailean Madrilgo Fitur turismo azokan

TTIPI TTAPA 2008ko urt. 14a, 12:39

ETBk irudiak behar zituela eta, Akelarrea berreskuratu zuten abenduan. TTIPI TTAPA

Abenduaren 14an ETBkoentzat ere Akelarrea antolatu zuten

Ekaineko gaupasa egiteari utzi geroztik, herriko antzerki taldeak akelarre antzerkia egiteari ere utzi zion... Joan den abenduaren 14a arte. Gauza da, ETBkoek Zugarramurdiri buruzko programa batendako akelarre baten irudiak behar zituztela, eta hori nahikoa izan zen jendea animatzeko, eta leze ttikian akelarrea muntatzeko. 12 aktoreen lanarekin, Baztango txalapartarien doinuekin eta Etxotoko akerraren laguntzakin, irudi pulitak ikusi ziren. Baina ez da hor finituko afera: hurrengo akelarre ikuskizunak Madrilen eginen dituzte otsailaren 2 eta 3an turismoko Fitur azokan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun