Malerrekako Agenda 21ek lanean segitzen du. Herritarren iritzi eta ikuspegia biltzeko, azaro amaierarako deitutako bilerak hagitz parte-hartze eskasa izan zuela eta, saikera berri bat egitea adostu dute. Hala, Doneztebeko Erakusketa Aretoan bilduko dira urtarrilaren 22tik aitzinera, 19:00etatik 21:00etara. Egun horretan, ingurumena (mendiak, ura, hondakinak...), lurraldea eta hirigintza izanen dira gogoeta gai; otsailaren 12an kultura, euskara, kirolak, hezkuntza, Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna izanen dituzte hizpide; otsailaren 28an, ekonomia eta tokiko eta eskualdeko kudeaketari buruz ariko dira.