Donezteben egindako jaialdian herriko aizkolariek parte hartu zuten. Miel Mindegiaren saioa baino lehen Kenari Erasunek 45 ontzako bi enbor moztu zituen, eta gero, Garikoitz Larretxea eta Oihan Larretxea lehengusuek, Ander Erasun eta Raul Castroren kontrako apostua jokatu zuten. Hamar kanaerdiko txanda librean moztu behar izan zituzten eta Erasun eta Castro nagusitu ziren. Zorionak!