Ibintza Kultur Taldeak 2008ko urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, egin zuen Eguberrietako zozketa. Lehenbiziko saria zare eder bat 2.274 zenbakiarentzat izan da (Iturengo Herriko Ostatuan saldua); bigarren saria bizikleta bat 2. 412 zenbakiarentzat (atera da) eta azkenik, hirugarrena, bi lagunendako afaria Altxunea erretegian 1.315 zenbakiarentzat (Eider ileapaindegian saldua). Hilabete batean irabazleak ez badira agertzen inautetako kontuak egiten diren egunean berriro zozketatuko dira.