Oraindik aste bat gelditzen da inauterietarako baina dagoeneko prestatzen hasiak dira herriko ttikienak. Urtero bezala, ekitaldi ezberdinekin pasako dute urtarrilaren 25a. Goizean ikuskizuna, eta bazkaldu eta gero, eskolan egindako eta etxetik ekarritako mozorroak eta joareak jarri eta herriari itzulia emanen diote. Egunari bukaera emateko txokolatada izanen dute plazan.
Inauteriei buruzko gainerako xehetasunak, berriz, erdiko gehigarrian aurkituko dituzue.