Joan den urtarrilaren 5ean, Antzakaitz Kultur Taldeak antolatuta, errege kabalgata izan zen Sunbillan. Arratsaldeko mezaren ondoren, Meltxor, Gaspar eta Baltasar traktore banatan azaldu ziren eliza atarira bere laguntzaileak ondoan zituztela. Gaztetxoak banan bana erregeengana hurbiltzeko aukera izan zuten, goxokiak eta globoak biltzera eta ondoren adin ezberdinen artean jostailuak zozketatu zituzten. Jaiotza biziduna ikusteko aukera ere izan zuten eliz atarira hurbildu zirenek, aurtengoan Esther Ezkurra eta Sergio Irazoki beren alaba Aielenekin izan ziren jaiotza osatu zutenak, eta herriko zenbait gaztetxo izan zituzten ondoan artzaiez jantzita.