2008ko bigarren nafarra sunbildarra

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 14a

Joan den urtarrilaren 1ean, gaueko hamabiak eta hogean jaio zen Bideko Ama Birjina Ospitalean aurtengo Nafarroako bigarren haurra. Iker Lanza Garcia izena du eta Sunbillakoa da. Iker jaio aurretik bertze neska bat jaio zen bera baino bost minutu lehenago baina gurasoek ez zuten beren izena egunkarietan azaltzeko baimenik eman. Beraz, Ikerren ama Soledad, bere aita Oscar eta anaia Asier izan ziren hurrengo egunean egunkarietan azaldu zirenak, argazki eta guzti. Ikerrek, jaio zenean, 3,600 kilo pisatu zuen eta 49 zentimetro neurtu. Zorionak gurasoie!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun