Hiru gazte aritzen dira Sunbillan esku pilota txapelketetan eta 2007.urtean denboraldi bikaina egin dute hirurek. Iker Espelosinek hiru txapelketa irabazi ditu (Irurtzungoa, Sunbillakoa eta Baztangoa) eta bertze bi txapelketetan azpitxapeldun gelditu da. Bere anaia Andoni Espelosinek ere, beste hiru txapel irabazi ditu (Zaraitzungoa, Sunbillakoa eta Ezkurra Memoriala). Julen Juankorenak ere hiru txapel irabazi ditu (Erreka txapelketako binakako eta banakako txapela eta Sunbillakoa). Segi dezatela aurten ere orain bezain ongi jokatzen iazko denboraldi bikaina berdindu edo hobetzeko. Zorionak!!!