Saharar herriaren aldeko taldearen ekimenez, janari bilketa egiten ari dira aste honetan Baztan, Bortziriak eta Malerrekan. Arroza, pasta, legunbreak, azukrea, olioa eta sardina eta atun latak biltzen ari dira eta ortzirala izanen da azken eguna. Baztanen udaletxeko bajerara eraman behar dira (10:30-13:30/16:00- 20:00). Donezteben Telletxea Altzariak-en lokal zaharrera (10:30-13:30/ 17:00-20:00). Lerro hauek idaztean zehaztu gabe zeuden oraindik Bortzirietako datuak.