Urtarrilaren 6an akabatu zituzten Larraburuko jubilatuek mus eta partxis txapelketak. Jesus Ansalas eta Leontxio Arburua izan ziren txapeldunak, bigarren Jose Luis Arretxea eta Lorentxo Ibarra, eta hirugarren Jabier Indaburu eta Periko Telletxea. Partxisean, Birginia Arburua eta Asun Elizalde izan ziren txapeldunak, eta Mertxe Santesteban eta Maria Isabel Berrueta txapeldunordeak. Hilaren 13an egin zituzten bazkaria eta sari-banaketa eta igande honetan, Magra Txapelketa hasiko dute.