Urtarrilaren 31n hasiko dira inauteriak, eta haurrak izanen dira lehenak. Ortzegun Gizenarekin etxez etxe eskean ibiliko dira goizean. Arratsaldean, kalejiran ibiliko dira trikitilariekin eta antzerkiak eskainiko dituzte. Ziklo bakoitzeko ikasleek antzerki bana eginen dute, guztira lau. Otsailean, berriz, nagusiek segituko dute inauteriekin, astelehen eta asteartean, otsailak 4 eta 5. Kinto bestak ere otsaileko lehenbiziko igandean eginen dira.