Nahiz eta jakin oraindik bide luzea dugula gure aurrean, urte hau bukatu zaigula eta, hainbertze lana egin ondoren aukera hau eskerrak emateko aproposa iduritu zait.
-Milesker gure amalurra eta eskubideak defenditzera kalera atera zaretenei, erakutsi baituzue borroka hau guztiona dela. -Milesker diru errexari uko egin diozuenei, erakutsi duzuelakoz dirua ez dela bizitza honetan garrantzitsuena.
-Milesker gure aurkako akusazio faltsu eta gezurrak sinetsi ez dituzuenei, agerian gelditu delakoz baztandarrok ez garela batzuek uste zuten bezain zozoak.
-Milesker herri galdeketa bultzatu eta horren alde sinatu duzuenei, ausardiaz jokatzeagatik.
-Milesker gure bidean modu guztietako oztopo, gezur eta manipulazioak jarri eta erabili dituzuenei, zuen jokabidearekin lo zeudenak esnatu eta gure alde jarri dituzuelakoz.
-Milesker Erdiz Bizirik-eko taldekideei, momentu zailenetan Erdiz eta Baztanen alde lanean segitzeak merezi duela oroitarazi didazuelakoz.
Milesker Baztan eta Urteberri On!
Garbiñe Elizegi Narbarte