Eskualdeko zenbait ikastetxe publiko moldatzeko 175.000 euroko laguntza eman du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 10a

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 3.309.130 euroko dirulaguntza emanen die hainbat udalei, Nafarroako ikastetxe publikoetan egin beharreko konponketa eta mantenimendu lanetarako.

Eskualdeko ikastetxetara 175.230,63 euro bideratuko dira. Zehazki, Baztango udalak 17.597,34 euro jasoko ditu Iruritako lokal bat ikasgela gisara antolatzeko eta bertze 42.420 euroko laguntza Arizkungo eskolarako; Lesakako Udalak 54.413,29 euro eskuratuko ditu Irain eskolako jangelako teilatua moldatzeko eta bertze elektrizitate eta pintura lanetarako; Etxalarko Udalak, azkenik, 60.800 euroko laguntza eskuratuko du Landagain eskola publikoa handitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun