Bertze aldetik urtero bezala Ibilntza kultur taldeak 2005eko urtarrilaren 5ean, Errege bezperan eginen den zozketarako boletoak salgai pasatu ditu. Aurtengoan lehenengo saria zare eder bat izanen da, bigarrena bizikleta bat eta azkenik, hirugarrena, bi lagunendako afaria Altxunea erretegian.