Kontxa zerbitzugunearen eta Elor-Txuri jatetxearen artean dagoen aparkalekuan sute handia gertatu zen

TTIPI TTAPA 2008ko urt. 9a, 10:02

TTIPI TTAPA

Azaroaren 21eko goizaldean eta bederatzi kamioi kixkali ziren. Ez da jakiterik zerk eragin zuen sutea baina pentsatzen da paperezko bobinak zeramazkiten bi kamioietan sortu zela sua, baina hau idazterakoan ez da hipotesirik baztertzen. Oronoz-Mugairi, Bera eta Lesakatik etorritako su-hiltzaileen lanak sua bertze kamioietara ez hedatzea lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun