Mendiaren Eguna antolatu du Errekak abenduaren 18rako

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

Alberto Iñurrategi mendizalea zineman izanen da

Erreka Kirol Elkarteak, bertze urtetan bezala, Mendiaren Eguna antolatu du abenduaren 18rako. Zuzendaritza Batzordeak erabaki duenez, Errekak antolatzen dituen ez ohiko ekitaldiak ez dira gehiago eginen Udalak instalazioak kobratzen dituen bitartean. Halere, aurtengo Mendiaren Eguna aitzinera eramanen da, dagoeneko antolatua eta hitzartua baitago.

Goizean mendi ateraldia izanen da, gero bazkaria Casino elkartean, eta akitzeko, eguneko ekitaldi garrantzitsuena, Alberto Iñurrategi izanen baita zineman. 19:00etan «Hire Himalaya» proiekzioa eskainiko du eta gero mendizale famatu honekin solasaldia eta galderak egiteko aukera izanen da.

Bertze aldetik, Errekak Eguberritako saski paregabea osatu du. Zozketa abenduaren 19an izanen da, igandean, 13:00etan elkartearen egoitzan. Mendi bizikleta, mikrouhin labea, telebista, likuadora, sandwichera, argazki makina, urdaiazpikoa, ardoa, likoreak eta bertze aunitz gauza ditu Doneztebeko komertzioei esker osatutako saskiak. Errekak bere esker ona adierazi nahi die lagundu duten guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun