“Inoiz ez da nahi haina uso harrautzen”

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

TTIPI TTAPA

Gerardo DANBORIENA

Iazko 85 dozenak harrautu ez badituzte ere, kontent ageri da Gerardo Danboriena usazalea aurten hartutako 76 dozenekin. “Hagitz aunitz pasatu da, sekula baino gehiago. Hala ere harrautu gutti egin dugu. Geroz eta gehiago kostatzen zaigu, usoak arront altu etortzen direlako eta gainera hagitz izituak”. Usategietan ipar haizea behar izaten da ongi lan egiteko eta hortik gutti izan dutela erran digu Gerardok. “Urrian hiru astez haizegoa izan genuen. Gainera normalki azkeneko 15 egunak izaten dira hoberenak baina aurten ez dira batere emankorrak suertatu”. Edozein moduz, egun hagitz onak ere izan dituzte eta igande batean uso-multzo batek zazpi minutu behar izan zituela Usategietatik pasatzeko oroitzen du Gerardok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun