Asteartean hasi ziren Landagain eskolako haurrak Xorroxin irratiarekin lanean eta ortzegunerarte egonen dira esatari lanak egiten. Goizeko 11,15etatik eguerdiko 12,30ak arte egiten dute irratsaioa eta gisa guzietako edukiak lantzen dituzte. “Elkarrizketak, errezetak, albisteak, txisteak, lehiaketak, kantuak euskaraz eta ingelesez… eskola guziak hartzen dugu parte eta ahalik eta programa osatuena egiten saiatzen gara” aipatu digu Aintzane Ollokiegi irakasleak. Oraindik programa aditu ez duzuenok ortzegunerarte duzue aukera FM 106,9 frekuentzian.