Guraso Elkarteak eta Altxata Kultur Elkarteak antolaturik, Eguberrietako kantuen entsaioak eginen dira heldu den abenduaren 11n eta 18an, 16:00etan Erretorenean. Azken urtetako martxa ikusita Olentzero eguneko kantuak indartzea pentsatu dute eta guraso, haur eta gazte guztiak animatzen dituzte entsaioetan parte hartzera.