76 dozenarekin akautu da uso sasoia aurten Usategietan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

Iaz baino zerbait gutiago bada ere, ez da kopuru txarra

76 dozena eta 5 usorekin akabatu dute usazaleek aurtengo uso-sasoia. Urriaren lehenbizian hasi eta joan den azaroaren 20 arte luzatu zen aurtengo denboraldia eta Patxi Elizalde usazaleak erran digunez «ez dugu kexatzeko arrazoirik aurten. Iazko uso-kopururik ez dugu harrautu baina orokorrean aitzineko urteetako bolada txarra hobetu dugu». Pilarika arte ongi ibili ziren baina gero okertzen joan zen sasoia. «Hutsune bat izan genuen hor, eguraldiak ez baitzigun batere lagundu eta haizegoarekin gaizki ibili ginen. Hala ere gerora buelta eman zuen eta bertze dozena batzuk hartu genituen».

Kopuruak kopuru, giro onean joan zaiela uso-sasoia erran digute eta orokorrean gustora gelditu direla. Abenduaren 4an Maulen elkartuko dira bertze hainbat Usategietako kideekin urtero egiten duten usazaleen bestan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun