SOS Erreka

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

Udal kirol instalazioen erabiltzaile diren erakundeei kobratzeko Doneztebeko Herriko Etxearen proposamenaren aitzinean, eskubaloiko lehen taldeko jokalariaknildu gara neurri honen aintzinean gure desadostasuna azaltzeko eta gure elkartearen Zuzendaritza Batzordeak neurri honen kontra hartu duen jarrerarekin bat egiteko.

Erreka KE-ak Doneztebeko herriari eta batez ere gazteei eskaintzen dien zerbitzua azpimarratu nahi dugu; gure herrian aisialdi osasungarriko proposamen bakanetakoa baitugu gure elkartearena. Era berean, irabazi asmorik gabeko elkartebatean lanean eskuzabal aritzen den jendea zoriondu nahi dugu (zuzendaritza batzordea, entrenatzaileak, bokalak, babesleak, dendak…). Bere lanarekin Erreka KE bezalako proiektu bat aitzinera eraman dute.

Bertzalde, Herriko Etxeak kiroldegia eraikitzean egindako ahalegina eskertu nahi dugu, Herriko Etxearen diru kutxarendako karga handia suposatu eta suposatzen duelako. Baina Errekak herrian eskaintzen dituen zerbitzuak kontuan hartuta ez zaigu ongi iruditzen Elkarteak kirol instalazioak erabiltzeagatik ordaindu behar izatea (azken 28 urteotako dinamikarekin apurtuz), batez ere Errekaren lana musu truk dela kontuan hartuz.

Herriko politikariek Errekaren lana eta esanahia gutxiesten dituztela uste dugu. Elkartea giza talde batez osatua da, ilusio bakarrarekin: kirola. Borondatez egiten dute lan, inoren eskerrak jaso gabe (guziok dakigu hori) beti ere Errekaren interesen defentsan eta ez bere interes pertsonalen alde.
Guzti honengatik Zuzendaritza Batzordeari gure babes osoa eman nahi diogu. Zorionak doneztebar guztioi erakusten ari zareten ausardia, duintasuna eta koherentziagatik.
Ez dakigu etorkizunean zer gertatuko den, baina guretako Erreka gaur orain dela bi hilabete baino handiagoa da eta gehiago baloratzen dugu. Guzi hau inflexio-puntua izatea espero dugu, afera konpontzea, Erreka erakunde gisa haztea eta heldu diren belaunaldiak kirol ezberdinetan aritzeko aukera izatea. Hori bai, Erreka Kirol Elkartearen barrenean.

Erreka Kirol Elkarteko lehendabiziko taldeko jokalariak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun